PP de San Sebastián

Zinegotziak

Borja Corominas Fisas

Bartzelona, 1978/02/22

Bartzelonako Unibertsitateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziatua, eta Holandako Leidengo Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetako Masterra. Corominas Bartzelonako Urak-en hasi zen lanean, Nazioarteko Hedapen Sailean, eta erantzukizunak izan zituen Afrikako Iparraldean, Ekialde Ertainean eta Asiako Hego-Ekialdean. Gero, kirolari lotutako komunikazio-enpresa bat sortu zuen, bai eta startup teknologiko bat, Gipuzkoako kapitalarekin.
Europako Gaietarako eta Lankidetzarako zuzendari nagusia izan zen Madrilgo Erkidegoan, eta Espainiako hiriburuko Udaleko zinegotzia. 2020az geroztik, PPren bozeramailea da Donostiako Udalean.
Borja Corominas PPren Zuzendaritza Batzorde Nazionaleko kidea da, 2022ko apirilean Sevillan egindako ezohiko biltzarraz geroztik, eta Euskadiko PPren koordinatzaile nagusia da.
Hizkuntzak: gaztelania, katalana, ingelesa eta frantsesa.

Jorge Mota Iglesias

Zamora, 1959/10/31

Jorge Mota Donostiako Udaleko PPko zinegotzia da, 2020az geroztik. Haren anaia, Angel Mota Iglesias ETAk hil ondoren, 1990/03/14an, DENON ARTEAN-PAZ Y RECONCILIACIÓN elkartean izena eman zuen. Euskal Herriko Terrorismoaren Biktimen Elkartearen (COVITE) kide sortzailea da, eta batzordeburua eta batzordekidea ere izan zen. Terrorismoaren Biktimen Elkartearen (AVT) ordezkaria izan da, 2015etik 2020ra arte. Azken urte hartan sartu tzen PPren zerrendetan.
Esperientzia profesionala: (2011-2017) Justizia Administrazioko prozesu eta administrazio kudeatzailea, Donostiako Zigor Arloko 1. Epaitegia. (1995-2011) Justizia Administrazioko ofizial titularra, Donostiako Zigor-arloko Izapidetze eta Betearazpen Bulego Orokorra. (1994) Kudeaketa Prozesal eta Administratiboaren Kidegorako oposizioa. (1992-1995) Donostiako Instrukzioko 4. Epaitegiko Justizia Administrazioko laguntzailea. (1992) Donostiako Zigor-arloko Izapidetze eta Betearazpen Bulego Orokorra. Justizia Administrazioko laguntzaile titularra. (1989-19992) Justizia Administrazioko laguntzaile titularra, Donostiako Zigor arloko 2. Epaitegia. (1988-1989) Justizia Administrazioko laguntzaile titularra, Basauriko Barrutiko Epaitegia (Bizkaia). (1987-1988) Torrelavegako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko karrerako funtzionarioa (Kantabria).

(1987) Justizia Administrazioko laguntzaile izateko oposizioa. (1982-1987) Justizia Administrazioko bitarteko laguntzailea. Gipuzkoako Probintzia Auzitegia.

Vanessa Vélez de Pablos

Donostia, 1977/07/5

Vanessa Vélez de Pablos 1995ean afiliatu zen PPra. Haren udal esperientzia 1999an hasi zen, Andoainen, zinegotzi gisa. Haren esanetan, han ikasi zuen “ausarta ez dela beldurrik ez duena, beldurra gainditzen duena baizik”. Lasarte-Oriako Udaleko bozeramailea izan zen 2003tik 2007ra eta 2011tik 2015era. EITBko Administrazio Kontseiluko kide izan zen, eta euskarazko kalitateko edukia sortzeko beharra defendatu zuen. Basta YAko kide aktiboa izan zen, “pentsamendu-askatasuna defendatu zuen, ETAren eta beste alde batera begiratzen zutenen totalismoaren aurka”.
Enpresa Zientzietako diplomaduna (EHU) eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziaduna (EHU). Finantza-aholkularitzako graduondokoa, POMPEU FABRA UNIBERTSITATEA. IESE BUSINESS SCHOOL Kudeaketa Publikorako Lidergo Programa.
DEUSTO BUSINESS SCHOOL Ekintzailetza eta Berrikuntzako Lidergo Publikoaren Programa.
Yoga irakasle izateko prestakuntza. Euskalduna: 2. HE.