
COVID-19 Neurriak Donostia



Donostia da lehentasuna
Hiria edozein interes edo estrategia politikotik kanpo egongo da, alderdia edo abaguneak alde batera utzita.
Lehentasuna Donostia hiriak eta bere herritarrak dira, haien aurrerabidea eta ongizatea, eta INOIZ EZ hiriko alderdi politiko batek edo bere hauteskunde-estrategiek egin dezaketen erabilera.
Donostiar guztiak ordezkatzen dituen Alkate izateko aurkezten naiz, HIRIARENGANAKO bokazio inklusibo, ireki eta eraginkorrarekin. Ni alderdi politiko bateko partaide naizen arren, zinez diot edozein alderdiren gainetik beti egongo dela nire hiria.
Donostia ezin da mugatu berezko duen garapen eta ahalmena debaluatzen duen inongo interes alderdikoira. Ez gara ez Bilboko ez Madrilgo sukurtsala.
Donostiak ere ez du kontsulta independentistetan sartzea merezi, hori ez da gure egiteko modua; eta funtsezkoa da Udala zuzentzen duena ez izatea estrategia horien menpeko.
Berezko duena babestu: bizi-kalitatea, ondarea eta nortasuna
Gure hiria duintzen eta nabarmentzen dutenak batez ere pertsonak dira, haien kultura eta historia. Donostiak ezin ditu bere nortasun–ezaugarriak galdu, eta uste dut gure ondarea ez badugu babesten arriskua dagoela lausotzeko ezagun eta ezaguterrazak egin gaituen hura. Gure historiako zimenduen gainean etorkizun modernoa eraiki dezagun.
Ilusioz zabaldu etorkizuna
Etorkizuna Donostia bezalako hiriena da, eta ezin dugu orain artekoaz asebete, besterik gabe ez delako nahikoa. Alkate batengandik uste osoa eta lidergoa espero da, ez pasibotasuna eta utzikeria.
Aliantza berriak eta konplizitateak ehundu nahi ditut, inbertsioa erakarri eta gure seme–alaben belaunaldiak bere ahalmen eta gaitasun guztiak garatu ahal izatea hemen. Gure gazteek kanpora joan behar ez izateko baldintzak sortuz, hazten laguntzen dutenei lagunduz.
Beldurrik gabe, apustu egin dezagun erabakior eta pasioz Donostiaren etorkizunean lider izateko, XXI. Mendean munduari irekia eta nor izango den hiria.
Donostia berdea ere bada
Donostiak garapen JASANGARRIAREN nazioarteko erreferente izan behar du. Ingurumena babesteko, ingurunearekin harremanak gauzatzeko formula iraunkorragoak bilatzeko, itsasoa babesteko, bio-ekonomia bultzatzeko eta klima–aldaketaren kontrako agenda garatzeko beharra nire hautagaitzaren ardatzetako zati nagusia eratzen dute.